Deialdi irekia 2024ko apirilaren 16tik aurrera

 

  • Aurreko deialdietan onuradun izan ez diren eta Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dauden pertsonei zuzendutako laguntza.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez: 50 euro onuradun eta bizikleta bakoitzeko, BEZ barne.
  • Haurren bizikletak sartzen dira.
     

Interesatuta dauden tailerrek informazio gehiago aurkituko dute izapidearen fitxan.


Oinarrizko baldintzak
 

  • Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako pertsonak.
  • Aurreko deialdietan laguntza jaso ez izana.
  • Banku-entitate batean kontu baten titularra izatea. Adingabea izanez gero, baldintza hau bete ahal izango da gurasoen edo legezko tutorearen banku-kontua emanda.
  • Pertsona bakoitzak behin bakarrik aurkeztu ahal izango du laguntzara eta bizikleta ezingo du saldu diru-laguntza jaso eta hurrengo bi urtetan.
  • Ez dira sartzen ondorengo bizikleta-motak:
    • Errepidea, MTB (mendi bizikleta) edo hibridoak, ondorengo elementuren bat badute: karbonozko koadroa, aldagailu elektronikoa.
    • BMX (Bike Moto Cross): denak.

Laguntza gehienez 50 €-koa izango da, BEZ barne.

Jarraitu beharreko urratsak
 

  1. Kanpainari atxikitako tailer batera joan eta honako hauek aurkeztu:
    • NAN edo AIZ
    • Eskaera-eredua beteta eta sinatuta
  2. Egin beharreko konponketa bideragarria dela egiaztatuta, tailerrak eskaera telematikoki izapidetuko du Laguntzen kreditua agortutakoan, itxaro-zerrenda egingo da.
  3. Konponketa-zerbitzua eskatzea diruz lagundu daitezkeen zerrendaren arabera (jarraian). Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 4ra arte.
  4. Konponketa egitea eta tailerrari ordaintzea.
  5. Konponketa amaitu eta ordaindutakoan, tailerrak justifikazio-dokumentazioa bidaliko dio Administrazioari (faktura, ordainagiria, argazkia).
  6. Laguntza ebatzitakoan, onuradunaren kontu korrontean sartuko da.
  7. Konponketak egiteko eta justifikatzeko epea eskaera-egunetik 4 hilabetera amaituko da, eta urriaren 31rako egin beharko da.

*Laguntza eskatzeko inprimakiak tailerretan eskura daitezke.


Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
 

  • Konponketa: balaztaren heldulekuak, balazta-diskoak, balazta-pastillak, balazta-pintzak, aurreko urkila, errodamenduak, katea, piñoiak, platerak, atzeko aldagailua, aurreko desbideratzailea, aldagailua eta/edo desbideratzailea egokitzeko gailuak, zela, bateria.
     
  • Mantentzea: garbiketa eta koipeztatzea, gurpilak zentratzea eta erradioak doitzea edo aldatzea, balaztak doitzea (zapatak aldatzea eta heldulekuak doitzea, pastillak eta diskoak aldatzea eta balazta purgatzea), aurreko (desbideratzailea) eta atzeko aldagailuak doitzea, torlojuak doitzea (aulkia, potentzia eta norabidea) eta gurpil-itxiturak, estalkiak eta kamerak egiaztatzea, transmisioa (lubrifikazioa eta garbiketa), beharrezko elementuak aldatzea (kateak, piñoiak, biribilkatuak eta/edo platerak), sirgak eta zorroak (bururik gabe geratzeagatik, hondatzeagatik edo gaizki doitzeagatik aldatzea).
     
  • Ekipamenduak eta osagarriak instalatzea: argiak eta tinbrea instalatzea, lohi-babesak instalatzea eta haurrentzako aulkiak instalatzea

Beharrezko dokumentazioa
 

Prozeduraren barru eskaerak egon daitezke:

  • Izapiderako onartuak
  • Justifikatuak
  • Ebazteko daudenak
  • Ordainduak
  • itxarote-zerrenda

Eskaeren egoera eta itxarote zerrenda jarraitzeko:

Era berean, aurrekontu-kreditua agortu dela jakinaraziko da, hala gertatuz gero.


Parte hartzen duten tailerren mapa interaktiboa

Eskatu laguntza urriaren 4a arte, eta egin konponketa ondorengo lau hilabeteko epean, ala urriaren 31a baino lehen.


BESTELAKO DIRU-LAGUNTZAK

Zerga-kenkariak ibilgailu elektrikoak erosteagatik

Bizikleta elektriko berria erosi behar duzu? Kostuaren %30era bitarte deduzitu laguntza honekin.

Zerga-kenkaria aplikatzeko, soilik honako hauek behar dira:

  • Motor elektrikoaren bidez lagundutako bizikleta erosi izanaren faktura.
  • Ibilgailuaren ordainketa-egiaztagiria.
  • Bizikletaren fitxa teknikoa.

 

*Patinete elektrikoak ez dira dedukzio honetan sartzen.